XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
III.- Herritarrak prozesioan joaten dira superiorraren bedenkaipena jasotzera.
IV.-Bedeinkapena amaitu ondoren ikuskizunari amaiera 12 indiar gaztetxoen dantza eta kantuekin ematen zaio.
12.- NA VISITAçAO DE S. ISABELAntxietaren azken arnasa urruti ez, eta gaixotasunak menpeko harturik zegoen arren, laguntza eske atea jotzen zutenei lagundu gabe ez zen geldituko. Une haietan Espiritu Santo lurraldeko Velha hiriko zenbaitzuk hiriko festetako auto bat eskatzera joan zitzaizkion eta gure Antxietak, bere gaixotasun eta guzti, idatzi egin zuen. Ikertzaile zenbaitzuren arabera eskuizkribuan esku dardartia zuela nabaritzen zaio.
Idazleak bere gaztaroko zenbait pasarte adierazten ditu Antxietak gaztetan heriotza aurrez aurre ikusi zuenean, poema bat Ama Mariari eskeini zion,
DATA: 1597ko uztailaren 2a.
HIRIA: Velha, Espiritu Santuko lurraldean.
TAULA: Velhako Errosarioko elizaren ataria.
JOKALARIAK: Santa Ixabel, Mariaren lehengusua; Gaztelako erromesa eta honen lau lagun; Ama Maria kofradea (Miserikordiako manta handi batekin) eta hiru aingeru.